Mundua -

Frantzian

Frantziak Gobernu moldaketa handia egin du, Lagardek alde egin ostean

Francois Baroin izango da Frantziako Ekonomia ministro berria, Christine Lagarderen ordez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Gobernuaren moldaketa handia egin du gaur, Christine Lagardek Gobernua utzi ostean. Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko presidente berria da.

Eliseo jauregiak agiri batean jakinarazi duenez, Lagarderen ordezkoa Ekonomia eta Finantza Ministerioan Francois Baroin izango da, orain arte Aurrekontuen ministroa eta Gobernuko bozeramailea izandakoa.

Valerie Pecresse Goi-mailako Hezkuntza eta Ikerketa ministroa izango da Baroinen ordezkoa Aurrekontu Ministerioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea