Mundua -
Erasoa Parisen
Hildako bat, Pariseko kanpoaldean izandako labankada baten ondorioz
Gizon batek lau pertsona sastakatu ditu eta horietako bat hil egin du. Erasoa 14:00etan izan da Villejuifen, Pariseko kanpoaldean.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez pertsona bat hil da Villejuif herrian, Pariseko kanpoaldean, izandako labankada baten ondorioz, iturri ofizialek jakitera eman dutenez.
Hautes-Bruyèresko parkean izan da erasoa, eta, Frantziako telebista publikoak aipatutako polizia sindikatu baten arabera, lau lagun zauritu dira, horietako bat egoera kritikoan. 'Le Figaro ' egunkariak jakitera eman duenez, biktimetako bat hil egin da.
Ihes egin ondoren, Delinkuentziaren aurkako Brigadako (BAC) agenteek ustezko erasotzailea jarraitu dute L 'Hay-les-Roses udalerriko supermerkatu bateko aparkalekuaren aurrean. Ondoren, agenteek tiroz hil egin dute.