Mundua -

Ekialde Hurbila

Iranek ez dituela akordio nuklearraren murrizketak beteko iragarri du

Adierazpen batean, Errepublika Islamikoak esan du ez duela uranioa ez ekoizteko eta aberasteko konpromisoa beteko, AEBek Solemaini jenerala hil ostean.

Qasem Solemaini jeneralaren hileta jendetsua, Mashaden (Iran). Argazkia: EFE
Qasem Solemaini jeneralaren hileta jendetsua, Mashaden (Iran).
Qasem Solemaini jeneralaren hileta jendetsua, Mashaden (Iran). Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irango Gobernuak 2015eko akordio nuklearrean uranioaren ekoizpena eta aberastea murrizteko hartu zituen konpromisoak ez dituela gehiago beteko esan du. Modu horretan, ia behin betiko apurtu du akordioa, AEBek ostiralean Qasem Solemaini jenerala hil ostean, Bagdaden.

"Irango Errepublika Islamikoak bukaera jarriko die akordio nuklearraren mugaketei. Beraz, Irango programa nuklearrak uranio ekoizteko murrizketak kenduko ditu, baita aberaste portzentajea, aberastutako uranio kopurua eta ikerketan eta garapenean jarritako oztopoak ere", esan du Irango Segurtasun Kontseilu Nazionalak adierazpen batean, presazko bilera baten ostean.

Adierazpen berean, Gobernuak Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziarekin daukan konpromisoa berretsi du, eta akordioan adostutakoa berriz betek duela agindu du Estatu Batuek indarrean dauden zigorrak kentzen baditu eta bere interesak bermatzen baditu.

El presidente Rohani investiga tecnología nuclear.

Rohani presidentea, teknologia nuklearra ikuskatzen. Artxiboko irudia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Iran