Mundua -

Kanada

Gutxienez hildako bat eta hiru zauritu izan dira tiroketa batean, Ottawan

Poliziak ez du ustezko egilerik atxilotu, eta ingurua "segurua" dela esan du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hildako bat eta hiru zauritu larri izan dira Kanada hiriburuan, Ottawan, izandako tiroketa batean.  

Poliziak euren Twitter kontuan adierazi duenez, tiroketak hainbat zauritu utzi zitzakeen Gilmour kalean. "Erantzun koordinatu bat martxan dago", esan du segurtasun taldeak.

Iturri polizialek Kanadako Irratiari onartu dietenez, larrialdia bukatutzat ematen da eta ez dago tiratzailerik aktibo. Poliziak ez du ustezko egilerik atxilotu eta ingurua "segurua" dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Kanada