Mundua -

Tentsioa Ekialde Ertainean

AEBko Kongresuan bozketa dute gaur Iranen aurkako balizko erasoa geldiarazteko

Nancy Pelosi Ganberako presidenteak salatu duenez, ez zieten aurrez Soleimani hiltzeko operazioaren berri eman, eta burutu ondoren, agiri klasifikatu baten bidez jakinarazi zieten.

Protesta San Frantziskon, Iranen kontrako bonbardaketen harira. Argazkia: EFE
Protesta San Frantziskon, Iranen kontrako bonbardaketen harira.
Protesta San Frantziskon, Iranen kontrako bonbardaketen harira. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak Iranen kontra egin ditzakeen "ekintza miliarrak" geldiarazteko ebazpena bozkatuko du gaur Ordezkarien Ganberak, Nancy Pelosi ganberako presidente demokratak atzo iragarri zuenez. AEBk Oasem Soleimani jeneral irandarra hil zuen pasadan astean, eta horrek ezinegona sortu du Ekialde Ertainean, baina baita AEBko demokraten artean ere.

"Kongresuko kideak oso arduratuta daude Administrazioak Iranekiko hartu duen jarreraz eta etorkizunari begira izan dezakeen estrategiaz", adierazi zuen Pelosik ohar batean.

Aurrez, Gobernuko arduradunek operazioaren inguruko xehetasunak eman omen dizkiete Kongresuko kideei, baina "eskasak" direlakoan, bozketa egitea adostu dute gehiengo demokratak.

Ebazpenak honakoa jasotzen du: "Kongresuak kontrakorik ebatzi ezean, Iranen kontrako eraso militarrak 30 egunen buruan bukatu beharko dira".

Demokratek estu hartu dute Trump Soleimaniren hilketa agintzeagatik. Araudiak zehazten du tankerako operazio bat egin aurretik horren berri eman behar zaiela Kongresuko demokraten eta errepublikanoen buruzagiei. Salatu dutenez, AEBko administrazioak ez zuen halakorik egin.

Operazioa burutu ostean, 48 orduko epea du Gobernuak Kongresuari jakinarazteko. Epe barruan egin zuen Trumpen administrazioak, baina agiri klasifikatu bidez (ez dute publiko egin).

AEBko presidenteak gerra aukera baztertu zuen atzo, baina Irani zigor gehiago ezarriko zizkiola iragarri zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Iran Donald Trump