Mundua -
Irak
40 pertsona hil dira Bagdad iparraldean izandako bi atentatutan
Horrez gain, beste 45 lagun zauritu dira. Bonba-auto bat eta lehergailu bat zartarazi dituzte Tayi hiriko Udal Kontseiluaren egoitzaren ondoan.
Erredakzioa
Gutxienez 40 pertsona hil dira eta beste 45 zauritu bonba-auto bat lehertuta eta lehergailu bat zartarazita, Tayi hiriko Udal Kontseiluaren egoitzatik gertu, Bagdad iparraldean, polizia-iturriek Efe agentziari azaldu diotenez. Antza, lehendabizi bonba-autoak egin du eztanda eta ondoren beste lehergailu bat zartarazi dute.
Hildakoen artean Irakeko segurtasun indarretako zenbait agente daude. Bi leherketen ondorioz, inguruko eraikinetan eta hainbat ibilgailutan kalteak izan dira. Irakeko Armadak eta Poliziak atentatuak izan diren zonaldeko kaleak erabat itxita dituzte. Azken egunotan, militarren eta polizien aurkako eraso ugari izan dira eta hamarnaka pertsona hil dira Irakeko puntu ezberdinetan.