Mundua -

Flota humanitarioa

Espainiak Atenasen duen enbaxada okupatu dute ekintzaileek

Espainiak Atenasen duen enbaxada okupatu dute lau ekintzailek. Gernika ontzia Gazara bidean abiatzeko debekua ezarri zuen Greziak eta erabaki horren aurka protesta egiten ari dira ekintzaileak.

Ekintzailea Espainiako enbaxadaren aurrean, Atenasen (Grezia). Argazkia: EFE
Ekintzailea Espainiako enbaxadaren aurrean, Atenasen (Grezia)
Ekintzailea Espainiako enbaxadaren aurrean, Atenasen (Grezia). Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Gazara Bidean'' mugimenduko lau ekintzailek Espainiak Atenasen duen enbaxada okupatu dute gaur, Greziak laguntza humanitarioarekin kargaturik doan ontzia Gazara abiatzea debekatu ostean.

Espainiako Exekutiboari zuzendutako protesta gutun bat aurkeztu dute ekintzaileek, eta ondoren "Espainiako Gobernuaren erantzuna jaso bitartean" enbaxadan jarraitu behar zutela jakinarazi dute. "Greziako agintariek Gernika aske itsasoratzen uzteko Espainiako Gobernuaren esku-hartzea" eskatzen dute ekintzaileek.

"Ontzia aske itsasoratzen ez uztea" legez kanpoko neurria dela salatu dute ekintzaileek.

40 bat espainiar Gernika ontzian daude, Kolimpariko portuan, Gazara bidean abiatzeko zain, 600.000 euroko balioa duen laguntza humanitarioa palestinarrei emateko.

Atzerri Ministerioa

Zerrendara itsasoz eraman nahi zuten laguntza "baimendutako bideen" bidez eramatea onar dezaten eskatu die ekintzaileei Atzerri Ministerioak, Greziako agintariek proposatu bezala. Izan ere, itsasoz Israelek ezarritako blokeoa urratuko lukete, Ministerioaren esanetan.

Ontzidiarekin lotutako gertakariak "pausoz pauso" jarraitu dituela ziurtatu du Ministerioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea