Mundua -

Iruzkina

Sbrenica: amesgaizto bat da Holandarentzat

Herrialde honetan gertatutakoa Bigarren Mundu Gerratik Europan izandako sarraskirik basatiena eta nazkagarriena izan zen. Bertan izan ziren kasko urdinak gobernu holandarraren kontrolpean zeuden.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sbrenica, lotsa eta errua sortzen dituen hitza da Holandan. 1995eko uztailaren 11an herrialde horretan gertatutakoak amesgaizto izaten jarraitzen du holandarrentzat.

Sbrenica, gune babestua deklaratu zuen Nazio Batuen Erakundeak eta Holandako kasko urdinak ziren babes horren arduradunak. Ratko Mladicek gidatutako indar serbobosniarrek Sbrenica inguratu zuten eta amore ematea exijitu zuten.

Holandarrek aire bidezko laguntza eskatu zieten Nazio Batuei baina ez zuten lortu. Mladicen soldaduak baino askoz gutxiago ziren Kaso urdinek amore eman zuten. Ez zuten erresistentziarik ipini eta serbobosniarrek Sbrenica hartu zuten. Emakumeei, haurrei eta adineko pertsonei ihes egiten utzi zieten baina gizonezko guztiak, 8.000 inguru akabatu zituzten hurrengo bi egunetan.

Bigarren Mundu Gerratik Europan izandako sarraskirik basatiena eta nazkagarriena izan zen hura. Orain, Mladicen kontrako epaiketa martxan da Hagako Nazioarteko zigor epaitegian baina Holandak, iraganeko amesgaiztoari berriz ere aurre egin behar izan dio.

Biktimen hiru senidek salaketa aurkeztu zuten estatu holandarraren aurka. Epaitegi holandarrak arrazoia eta kalte-ordaina eman dizkie. Epaileen arrazoiketa, honakoa: kasko urdinak nazioarteko misio baten parte izan arren, gobernu holandarraren kontrolpean zirela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea