Mundua -
Hego Korean
Txerri transgeniko bat transplanteetarako organoak "egiteko" gai da
Organo baten premiazko beharra duten gaixoak 2015ean milioi eta erdi baino gehiago izango direla aurreikusi dute.
Erredakzioa
Hego Koreako zientzialari talde batek txerri bat genetikoki aldatzea lortu du gizakiei egindako transplanteetan haren organoak erabiltzeko aukerak gehitzeko, errefusatzeko posibilitateak jaistean.
Landa Garapenerako Administrazioaren arabera, ikertzaileek txerriak antigeno bat sortzea lortu dute, animali batengandik gizaki bati transplantea egitean eman daitekeen errefus zorrotzaren aukerak jaisten dituena.
Ikertzaileek Somang-i izena jarri diote txerriari, eta balio handia izan dezakeela diote, genetikoki aldatuta dauden beste animalia batzuekin gurutzatu daitekeelako iraunkorragoak diren transplanteen bideragarritasuna miatzeko.
Hego Koreako zientzialariak biziki lan egiten ari dira xenotransplanteen alorrean, hau da, espezie bateko organoen erabilpena beste organo ezberdin batean, emaile eskasiari aurre egiteko.
Organo baten premiazko beharra duten gaixoak 2015ean milioi eta erdi baino gehiago izango direla aurreikusi dute, Yonhap agentziak eskainitako datuen arabera.