Mundua -

Palestina

Gazako Zerrendan sartzea debekatu diete EAEko legebiltzarkideei

Bidaiaren helburu nagusia palestinarren giza eskubideen egoera egiaztatzea eta tokian egiten ari diren inbertsioak ikuskatzea da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Gobernuak Gazako Zerrendan sartzea debekatu die EAEko diruarekin egiten ari diren inbertsioen egoera begiratzera joan diren Eusko Legebiltzarreko ordezkariei, PSEk jakinarazi duenez.

Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko legebiltzarkideen bidaia Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Nazio Batuen Palestinako errefuxiatuen Agentziak antolatu dute.

PSEk prentsa agirian jakinarazi duenez, legebiltzarkideek salatu dute Israelgo Gobernuak ez diela Gazako Zerrendan sartzen utzi.

Legebiltzarkideen hitzetan, bidaiaren helburu nagusia palestinarren giza eskubideen egoera egiaztatzea eta tokian egiten ari diren inbertsioak ikuskatzea da.

Hori dela eta, sarrerak eta irteerak baimentzeko Israelgo agintarien "arbitrariotasuna" salatu dute ordezkariek; izan ere, "ezin dute beren lana egin".

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak Israelen jokabidea gaitzetsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea