Mundua -

Peru

Machu Picchu, 100 urtez Peruko irudi

Peruk gaur ospatuko du orain 100 urte egindako aurkikuntza. Iaz 800.000 pertsonak bisitatu zuten Estatuari turismo arloko diru-sarrera guztien % 70 ematen dizkion hiria.

Machu Picchu. Argazkia: EFE
Machu Picchu. Argazkia: EFE
Machu Picchu. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduak duela 100 urte Machu Picchu (Mendi Zaharra) ezagutu zuela ospatuko du Peruk gaur, hiritarren aurrietan bertan festa bat eginez. Peruren nazioarteko ikurra eta identitate perutarraren erakusgarria da Machu Picchu.

Peruko Gobernuak 2011. urtea munduarentzat "Machu Picchuren aurkikuntzaren urtea" izango zela iragarri zuen, eta hainbat hilabetetan xake erakustaldiak egin dituzte, atzean antzinako hiriaren hondakinak zituztela; Hollywoodeko izarrek ere bisitatu dute.

Zeremonia nagusian Gobernu zentraleko pertsona asko izango dira, Alain Garcia presidentea, ospakizuneko bultzatzaile nagusienetako bat, izango da buru.

kanpaina hori aurrera eramateko arrazoi nagusietako bat ondorengoa da: Machu Picchu 800.000 pertsonak bisitatu zuten iaz, eta turismo arloko diru-sarrera guztien % 70 ematen ditu Perun; horregatik, babestu eta nazioarteko irudiaren xehetasunik txikiena ere zaindu nahi dute.

Halaber, ospakizunetarako dataren gainean ere egon da zeresana: uztailaren 24an, Hiran Bingham estatubatuarra 1911ean Machu Picchura iritsi zen egunean, izan beharrean, Gobernuak uztailaren 7an ospatzea erabaki zuen, inken gotorlekua munduko zazpi mirari berrietako bat bezala aukeratu zuten egunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea