Mundua -

Turkia

29 hildako eta ehunka zauritu, Turkian izan den lurrikararen ondorioz

Hainbat eraikin erori dira eta erreskate taldeak harrapatuta geratu diren pertsonen bila ari dira.  

Bizilagunak eta poliziak eroritako eraikin baten ondoan. Argazkia: EFE
Bizilagunak eta poliziak eroritako eraikin baten ondoan.
Bizilagunak eta poliziak eroritako eraikin baten ondoan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 29 pertsona hil eta ehunka zauritu dira Turkia hego-ekialdea astindu duen 6,5 graduko lurrikararen ondorioz.  

Dardara 18:00etan antzeman dute eta epizentroa 10.000 biztanleko Sivrice herrian izan du, Elazig probintzian, Anadolu  agentziak jakinarazi duenez.

Hainbat eraikin erori dira eta erreskate taldeak harrapatuta geratu diren pertsonen bila ari dira.

Turkiako Gobernuak zehaztu duenez, erreplika ugari izan dira, handiena 5,4 gradukoa.

Halaber, lurrikara gas hodi asko suntsitu ditu eta, ondorioz, zenbait sute piztu dira.  

Turkia mugimendu sismiko gehien duen herrialdeetako bat da eta egunero izan dira lurrikara txikiak.

Azken hamarkadetako lurrikararik handiena 1999an gertatu zen. 7,4 graduko dardara batek Marmara eskualdea astindu zuen: 17.000 bat lagun hil eta 43.000 inguru zauritu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Turkia Lurrikarak Hondamendi naturalek kaltetutakoak