Mundua -

Lur-astindua

3,7ko lurrikara izan da Perun

Epizentroa Chilca hiritik 26 kilometro iparraldera kokatu da, Peruko Institutu Sismologikoak jakinarazi duenez.

Lurrikarak Chilca hirian izan du epizentroa. Argazkia: Peruko Institutu Sismologikoa
Lurrikarak Chilca hirian izan du epizentroa.
Lurrikarak Chilca hirian izan du epizentroa. Argazkia: Peruko Institutu Sismologikoa

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 3,7ko lurrikara izan da gaur goizaldean (herrialdean 02:16 zirenean, 08:16 Euskal Herrian) Perun, Peruko Institutu Sismologikoak Twitter sarean duen kontuan jakinarazi duenez.

Lurrikararen epizentroa Chilca hiritik (Cañete eskualdean, Limatik 60 bat kilometro hegoaldera) 26 kilometro iparraldera kokatu da, 59 kilometroko sakoneran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Lurrikarak Peru