Mundua -
"News of the World"
Coulson, Cameronen prentsa buru ohia, atxilotu dute
News of the World egunkariaren zuzendaria zen bitartean, ustezko korrupzioa eta entzuketa ilegalak leporatuta atxilotu dute Britainia Handiko prentsa buru ohia.
Erredakzioa
Andy Couson, Andy Cameron lehen ministro britainiarren prentsa buru ohia, atxilotu dute News of the World egunkariaren zuzendaria zen bitartean, ustezko korrupzioa eta entzuketa ilegalak leporatuta. Egunkari horrek ustez egiten zituen entzuketa ilegalen harira Londreseko komisaria batean deklaratu zuen Coulsonek. Egunkari sentsazionalistak argitaratzeari utziko dio igande honetan.
Coulsonek 43 urte ditu eta Cameronen asesore bezala zuen kargua urtarrilean utzi zuen, bere burua eskandaluan barne sartuta ikustean. Dena den, bera egunkariaren zuzendaria zen bitartean ez zegoela entzuketa ilegalen inguruko jakinaren gainean adierazi du.
Gobernu buruak jakinarazi duenez, ikerketa judizialaz gain, kazetaritzako etikaren inguruko beste ikerketa bat ere martxan jarriko da. Dagoeneko Scotland Yardeko poliziak, egunkariko zuzendari ohiaz gain, beste hiru kazetari ere atxilotu ditu.
Coulson prentsa burua bezala kontratatzeko erabakia babestu du Cameronek, eta bere ardura onartzen duela esan du. Horretaz gain, Coulsoneri entzuketa ilegaletan parte hartu ez zuelako bermea eskatu ziola esan du Cameronek.
Eskandalua
Iskanbila 2006an piztu zen, kazetari batzuek pertsonaia ospetsuei entzuketak egiten zizkietela jakin zenean.
Orain, baina, ezagutu da berdin egin zutela Londreseko atentatuen biktimen, Afanistanen hildako soldaduen eta neskatu bahituen senideekin, esklusiben bila.
Besteak beste, Sienna Miller aktoreari, John Prescott lehen ministroorde ohiari eta William printzeari egin zizkieten entzuketak.