Mundua -
Lau astronauta
'Atlantis' transbordadorearen azken misioa
Transbordadorea uztailaren 20an itzuliko da Cabo Cañaveralera, eta NASAko kohete gidatuen hiru hamarkadari amaiera emango die. Espazio-ontziak nazioarteko espazio estazioa eraikitzen lagundu du.
Erredakzioa
Atlantis AEBetako transbordadoreak azken misioa hasi du gaur. Espazio-ontziak lau astonauta eta nazioarteko espazio estazioan uzteko hornigaiak eta ekipoak daramatza.
Kennedy (Florida) Espazio Zentroan bildu diren ia milioi bat ikusleren aurrean eta zerua estalirik zegoela transbordadoreak motoreak martxan jarri ditu eta abiatu egin da. 12 eguneko bidaiak transbordadore espazialen garaiari amaiera emango dio.
Transbordadorea uztailaren 20an itzuliko da Cabo Cañaveralera, eta NASAko kohete gidatuen hiru hamarkadari amaiera emango die. Espazio-ontziak nazioarteko espazio estazioa eraikitzen lagundu du. 130 bidai baino gehiago egin eta milioika lagun aho zabalik utzi ditu espazio-ontziak.
Tripulazioa
Misio historiko honetan Chris Ferguson Itsas Armadako kapitain ohiak (hirugarren bidaia du) eta Dough Hurley pilotuak (Itsas Armadako koronela) parte hartzen dute. Hurleyk airean 4.000 ordu baino gehiago egin ditu 25 hegazkin mota ezberdinetan. Espaziora egiten duen bigarren bidaia da.
Sandra Magnus ingeniariak hiru misiotan parte hartu du eta guztira lau hilabete eman ditu espazioan. Azkenik, Rex Walheim Aireko Indarretako koronel ohiak hirugarren misioa du eta 24 egun eman ditu espazioan. Walheimek bost ibilaldi egin ditu espazio zabalean.
Espazio-ontziak 32 hegaldi eta 194.168.330 kilometro egin ditu. Guztira 293 egun, 18 ordu, 29 minutu eta 27 segundo eman dit