Mundua -

MUGIMENDU SISMIKOA

6,2ko lurrikara batek Papua Ginea Berria astindu du

Ez da biktimen berririk eman ezta tsunami alertarik ere

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

6,2 graduko lurrikara batek Britainia Berria (Papua Ginea Berria) astindu du igande honetan, baina ez da biktimarik izan eta ez da tsunami alerta ezarri.

AEBetako Geologia Zerbitzuak (USGS), munduan jarduera sismikoa erregistratzen duenak, 31 kilometroko sakoneran aurkitu du hipozentroa, lehen datuen arabera.

Lurrikaratik gertuen dagoen herria Kokopo da, 20.000 biztanle inguru dituen kostaldeko herria, epizentrotik 124 kilometro iparraldera.

2018ko otsailaren 26an, 7,5 graduko lurrikara batek ehundik gora hildako eta milioi erditik gora kaltetu eragin zituen Papua Ginea Berrian, Lur Garaiak izeneko eskualdean.

Papua Ginea Berria Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren gainean dago eta aktibitate sismiko eta bolkaniko handiko gunea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Lurrikarak