Mundua -

Armadaren operazioa

Dozenaka Al Kaidako kide hil dituzte Yemenen

Hegazkinek Al Kaidaren esku zeuden komisaria bat eta gobernuaren bi eraikin bonbardatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yemengo hegazkin militarrek Al Kaidako eta beste talde islamiar erradikal batzuetako 50 ustezko kide hil dituzte herrialdearen hegoaldean, Armadako iturriek jakitera eman dutenez.

Aipatu iturrien arabera, hegazkin militarrek Al Kaidaren Poliziaren komisaria bat eta gobernuaren bi eraikin bonbardatu dituzte Al Wadi inguruan, Zinyibar hiritik gertu, Abian probintzian.

Duela bi egun Al Kaidako beste bost ustezko kide hil zituzten aireko indarrek gauez egindako eraso batean, probintzia horretan bertan.

Izan ere, Al Kaidaren eta bere gertuko taldeen kontrolpean daude Zinyibar eta inguruko herriak iragan maiatzaren 27tik.

Ordutik, Yemengo Armadak aireko erasoak egin ditu hiria berreskuratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea