Mundua -

Epidemia

Koronabirusak 254 hildako eta 15.000 kutsatu berri eragin ditu Txinan

Heriotza horiek izurritearen infekzio-fokuan gertatu dira, kutsatuak zenbatzeko irizpideak aldatu ondoren.

Guztira 1.367 pertsona hil dira epidemiaren ondorioz. Argazkia: EFE
Gizon bat maskararekin, Txinan
Guztira 1.367 pertsona hil dira epidemiaren ondorioz. Argazkia: EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusak beste 254 heriotza eragin ditu Txinan azken 24 orduetan, eta 15.152 pertsona kutsatu direla baieztatu dute. Horrenbestez, 1.367 pertsona hil dira jada epidemiaren ondorioz, eta 59.805 lagun kutsatu dira, Txinako Osasun Batzorde Nazionalak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Epidemiaren infekzio-fokuan, Hubei probintzian, eman dira 254 heriotzak eta 14.840 kasu berri zenbatu dituzte, gaitzak kutsatutakoak zenbatzeko irizpideak aldatu eta gero.

Horrek esan nahi du azken hau izan del probintzia horretan egun bakar batean izan den heriotza kopuru handiena; izan ere, egun horretako eguneroko heriotzen marka otsailaren 10ean lortu zen (103), nahiz eta prentsa ofiziala animoak lasaitzen saiatzen den, guztia irizpide berrien ondorio dela ziurtatuz.

Probintzia horretako agintariek azaldu dute orain kalkuluetan sartuko dituztela "klinikoki diagnostikatuak izan diren gaixoak". Orain arte, kasuak baieztatzen ziren probintzian urriak ziren ekipoekin egindako proben bidez, eta irizpide berriak eskuduntza gehiago emango dizkie medikuei COVID-19 -gaixotasunaren izen ofizial berria- kutsatzeak diagnostikatu ahal izateko.

Gida berri horien inguruko xehetasun gehiago eman ez dituzten arren, osasun gaiez arduratzen diren probintziako exekutiboko ordezkariek ziurtatu dute "pazienteei tratamendua garaiz jasotzeko" aukera emango dietela.

Orain arte, heriotza guztiak, bi izan ezik -Filipinetan eta Hong Kong-, Txina kontinentalean gertatu dira, eta 30 bat herrialdek Wuhanen pneumonia kasuak diagnostikatu dituzten arren, Txinak kutsatuen % 99 inguru ditu.

Koronabirus berriaren sintomak, kasu askotan, hotzeria baten sintomen antzekoak dira, sukarra eta nekea, eztul lehorra eta disnea (arnasa hartzeko zailtasuna) izan daitezkeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Txina Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa