Mundua -
Iruzkina
AEBek porrot egingo al dute?
AEBak gastu mugara heldu dira eta kreditu gehiago lortzeko, demokratek eta errepublikarrek Kongresuan defizitaren murrizketari buruzko legea adostu beharko dute.
Jesus Torquemada
Falta zena. Orain diote Amerikako Estatu Batuek ere ordainketak eteteko arriskuan daudela. Mediterraneoko herrialdeak lurperatzen ari den Moody´s agentziak Estatu Batuetako zorraren kalitatea murrizteko mehatxua egin du orain, baina zehaztuz, gehienez jota gradu bat murriztuko du. Irlandari, Portugali eta Greziari, bat-batean, hiru eta lau koska jaitsi zizkien.
Egia esateko, ia ezinezkoa da ordainketa etete hori gauzatzea. Estatu Batuen arazoa oraintxe ez da ekonomikoa, politikoa baizik. Ez da dirurik falta, txekean sinadura jartzea baizik.
Estatu Batuetako Kongresuak urtero gastuen muga onartzen du. Gobernuak ezin du muga horren gainetik gastatu, salbuespena, Kongresuak aparteko kredituak baimentzea.
Abuztuaren 2tik aurrera, AEBetako altxorrak ezingo du diru gehiago ordaindu, eta zentzu horretan esan liteke ordainketen etetea gerta daitekela. Puntu horretara iritsiko dira, errepublikarrek eta demokratek defizita murrizteko legean ez badute akordioa lortzen. Diru gehiago bilduz lortu nahi dute defizita murriztea demokratek, hau da, zergak igoz aberatsenei; errepublikarrek berriz gutxiago gastatuz egin nahi dute murrizketa, hau da, zerbitzu sozialak gutxituz eta aberatsak bakean utziz.
Azkenean, betikoa da: nork ordaintzen du Wall Streeten 2008an martxan jarri zen hondamendiaren faktura?