Mundua -
Iruzkina
Nazioarteko Diru Funtsak errieta egin dio Europari
Zorraren krisiaren gainean arduragabe jardun izana leporatu dio eta Europak krisitik irteteko plan sendorik ez duela ere salatu du.
Erredakzioa
Nazioarteko Diru Funtsak sekulako errieta egin dio Europar Batasunari. Zorraren krisiaren gainean arduragabe jardun izana leporatu dio, bankuen erresistentzia-probek ez dutela ezertarako balio esanez eta krisiak mundu guztian ondorio larriak izan ditzakeela ohartaraziz. Europak krisitik irteteko plan sendorik ez duela ere salatu du.
Ez da ohikoa Nazioarteko Diru Funtsaren errieta hau. Noizbait egin izan dio Afrikako, Amerikako edo Asiako herrialde txikiren bati, baina Europar Batasunari sermoia botatzeak erakutsi du Europako Batasunak pisu politiko eta ekonomikoa galdu duela mundu mailan.
Nazioarteko Diru Funtsak dio Europa gehiago behar dela. Europako Batasunean euroa erabiltzen duten 17en zerga-sistema gehiago integratu behar dela. Bestela esanda, kide guztien politika ekonomiko eta fiskalak koordinatuko dituen gobernu ekonomiko europarra beharrezkoa dela; ez da, ordea, horrelakorik erabakiko biharko europar goi-bileran.