Mundua -
Frantzia
Bost lagun hil dira Estrasburgon, sute batean
Zazpi pertsona zauritu dira, eta larri daude. Zazpi solairuko eraikin batean piztu da sua, goizaldean, 01:00a aldera.
Agentziak | Erredakzioa
Bost lagun hil eta zazpi larri zauritu dira Estrasburgon (Frantzia) izandako sute batean. Zazpi solairuko eraikin batean piztu da sua, goizaldean, suhiltzaileek jakitera eman dutenez.
01:00a aldera, ke handia sortu da eraikineko eskaileretan, eta, ondorioz, suhiltzaileek hainbat bizilagun erreskatatu behar izan dituzte.
Ikerketa ireki dute sua zerk piztu duen argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea