Mundua -

Beste eraso bat

Gutxienez 10 lagun izan dira Osloko udaleku batean izandako tiroketan

Horietako gehienak Oslo inguruko udaleku sozialdemokrata batzuetan hil dituzte tiroz. Poliziak 32 urteko gizonezko bat atxilotu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oslotik gertu dagoen udaleku batean izandako tiroketan 9-10 hildako izan direla baieztatu du Norvegiako Poliziak.

Kanpamentuaren erasotzailea bi ordu lehenago Norvegiako hiriburuan jazo den atentatuarekin lotu du Poliziak.

Tiroketa bat gertatu da gazteria sozialdemokraten udaleku batean, Utoyan (Oslotik gertu). Norvegiako hiriburuaren erdialdean leherketa bat izan eta ordu batzuk geroago jazo da gertakaria.

Pertsona bat atxilotu dute tiroketaren ostean, NRK telebistak jakitera eman duenez.

Hiri turistiko txiki horretan tiroketa bat izan dela baieztatu dute segurtasun indarrek. Kanpamentua aintzira baten bazterrean dago.

Kanpamentua Norvegiako alderdi laboristako gazteek (AUF) antolatu dute. Goizean Gro Harlem Brundtland Norvegiako lehen ministro ohiak hitzaldia eman du.

Stoltenbergen hitzaldia

Gainera, Norvegiako lehen ministroak hitzaldi bat eman behar zuen bertan, larunbatean.

Aftenposten egunkariak jakitera eman duenez, segurtasun indarrek helikoptero bat bidali dute.

Umeen gurasoek abisua eman diote Poliziari. Era berean, gurasoek seme-alaben bidez izan dute gertakarien berri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea