Mundua -

Tren istripu larria

35 bidaiari hil dira Txinan bi trenek elkar jo ostean

Bi hildako gainera, atzerritarrak dira nahiz eta ez duten zehaztu ze herrialdetakoak eta 210 zauritu daude. Istripua abiadura handiko bi trenen artean gertatu zen larunbat iluntzean.

Trenak errailetatik atera ziren talkaren ondorioz. Argazkia:EFE
Trenak errailetatik atera ziren talkaren ondorioz. Argazkia:EFE
35 hildako Txinan jazo den abiadura handiko tren baten istripuan

00:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 bidaiari hil dira Txinan larunbat iluntzean abiadura handiko bi trenek elkar jo ostean. Zaurituen zifra, gainera, momentuz 210 lagunekoa da, Xunhua informazio agentzia ofizialak iragarri duenez.

Istripua larunbatean 20:30ak aldera gertatu da; Pekin eta Fuzhou bidea egiten ari zen trenak tximista batek harrapatu ostean kontrola galdu eta aurretik zihoan trena jo du.

Talkaren ondorioz tren bateko bi bagoi errailetatik atera dira eta beste treneko lau bagoi 30 metroko zubi batetik behera erori dira.

Istripua Txinan abiadura handiko trenaren gaineko eztabaida pil-pilean dagoen unean gertatu da. Izan, urte askotako lanen ostean uztailaren 1ean Beijing eta Shangai lotzen dituen linea, munduko handiena, inauguratu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea