Mundua -

Aire istripua

78 pertsona hil dira Marokon, hegazkin militar baten istripuan

Biktimak Indar Armatuetako kideak eta horien senideak dira, Marokoko militarren iturrien arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

78 pertsona hil dira Maroko hegoaldean, Mendebaldeko Saharatik gertu, Guelmim inguruan, hegazkin militar batek izandako istripuan, Marokoko militarren iturrien arabera.

Hiru zauritu ere izan dira. Biktima guztiak Indar Armatuetako kideak eta horien senideak dira, Marokoko militarren iturrien arabera.

Hercules C-130 hegazkin militarrak izan du istripua, horrek gehienez 90 pertsona eraman ditzake. Dajlatik (Mendebaldeko Sahara) zetorren eta Kenitrara zihoan, Rabateko iparraldetik 40 kilometrora.

7:30 aldera Guelmimeko hirian zeuden lainoen ondorioz, hegazkinak ikuspena galdu du bertako aerodromora hurbiltzen ari zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea