Mundua -

Atentatu bikoitza Norvegian

Oslon topatutako maleta susmagarria ez da arriskutsua

Maleta atzeman eta gero, Norvegiako Poliak hiriburuko tren geltoki nagusia ebakuatu egin du, eta tren eta autubus zerbitzuak eten ditu.

Polizia-agentea, Osloko tren geltoki zentralaren aurrean. Argazkia: EFE
Osloko tren geltoki bat ebakuatu dute maleta susmagarri bat aurkitu ondoren

00:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osloko tren geltoki nagusian topatutako maleta susmagarria ez da arriskutsua, Norvegiako Poliziak jakinarazi duenez.

Maleta gaur goizean aurkitu dute, eta ondorioz geltokia ebakuatu egin dute eta tren eta autobus zerbitzuak eten egin dituzte.

Tore Bastard poliziaburuak azaldu duenez, gainera, maleta susmagarriak ez du zerikusirik ostiraleko atentatuekin.

NTB informazio agentzia publikoaren esanetan, Poliziak herritar baten deia jaso eta gero agindu zuen geltokia ebakuatzea.

Izan ere, autobus gidari batek esan zion urduri zegoen gizon batek maleta bat utzi zuela bertan.

Hori horrela, Poliziak segurtasun eremua ezarri du, eta artezilariek maleta aztertu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea