Mundua -

Beijingen

89 haur erreskatatu dituzte umeen trafikoaren aurkako operazio batean

Hainbat bahitzaile eta garraiolari atxilotzea lortzeaz gain, Li Haijun, sarearen buruetako bat ere preso hartu dute.

Umeen trafikoaren aurkako operazioa Beijingen: 89 haur erreskatatu dituzte

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako Poliziaren operazio bati esker, 89 ume erreskatatu eta 369 pertsona atxilotu dituzteBeijingen, herrialdeko trafiko sare nagusietako bat desegiteko operazioan.

Operazioa bi fasetan garatu dute. Zati handiena uztailaren 20an egin zuten; Txinako 14 probintziatan aldi berean aritu ziren eta 2.600 poliziak parte hartu zuten. 81 ume salbatu eta 330 pertsona atxilotu zituzten.

Segurtasun Publikoko Ministerioaren iturrien arabera, Pekin berria egunkariak aipatutakoak, talde horrek Txinako hegoaldean hartzen zituen umeak, ondoren Henan eta Shanxi probintziatan (Txinako iparraldean) 40.000 yuanen (4.300 euro) truke saltzeko.

Operazio horrek, hainbat bahitzaile eta garraiolari (bidaia bakoitzeko 537 euroko irabaziak zituzten) atxilotzea lortzeaz gain, Li Haijun, sarearen buruetako bat, atzemateko balio izan du. Era horretan, otsailean hasitako lanak amaitu egin dituzte.

Ohikoak dira praktika horiek Vietnameko iparraldean, bertan, Txinako mafiak umeak bahitu edo erosi egiten dituzte, ondoren, itsasontzian Txinara eramateko, eta bertatik, autobusean mugitzeko, bide-kontrolak saihesteko, eta oharkabean pasatzeko. Gainera, Ministerioko iturriek legean aldaketa bat egingo zutela jakinarazi zuten, horren arabera, umeek bahitzailearen etxean egon behar zuten, euren familia non zegoen jakin arte.

Hemendik aurrera, Gai Zibilen Ministerioa hartuko du umeen kargua, euren familiakoa izan lezakeen pertsonei DNA frogak egiten ari zaizkien bitartean identifikatu ahal izateko. Umearen gurasorik aurkitu ezean, Txinako familiei emango dizkiete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea