Mundua -
Gosetea
Somaliara iritsi da laguntza humanitarioaren lehenengo hegazkina
Umeen elikadura eskasiari aurre egiteko 10 bat tona hornigai eraman behar zituen hegazkina atzo irten zen Nairobitik Muqdishora, Munduko Elikagai Programaren arabera.
Erredakzioa
Haurren elikadura eskasiari aurre egiteko hegazkina iritsi da gaur Somaliara, Munduko Elikagai Programak adierazi duenez. Programa horrek Afrikako Adarrarentzako premiazko aire-zubi bat ireki zuela esan zuen atzo.
Abioiak beharrezko elikagaien 10 bat tona zituen gutxienez, haurren elikadura eskasiari aurre egiteko.
Somaliako eta Afrikako Adarreko hainbat milioi pertsonek elikagai gutxi dituzte, azken hamarkadetako lehorte handienaren eraginez. Al Shabab talde matxinatuak, Somaliako zati handi bat kontrolatzen duenak, Munduko Elikagai Programa haren lurraldean sartzea debekatu zuen.
Uztailaren 22an, Nazio Batuen Erakundeak gosete egoera ezarri zuen ofizialki Somalia hegoaldeko bi eskualdetan: Bakool eta Behe Shabellen, azken 20 urteetan estatu horretan eman ez dena. Bi egun geroago, NBE Al Shabab talde armatuarekin akordio batera iritsi zen.