Mundua -
'Watergate' auziko epaiketan
Nixonen testigantza publiko egiteko agindu du epaile batek
Balio historikoa duela argudiatuta, Estatu Batuetako presidente izandakoak "Watergate" auzia zela eta ateak itxita epaileari eman zion testigantza publiko egiteko agindu dute.
Erredakzioa
Richard Nixon (1969-1974) Estatu Batuetako presidente ohiak "Watergate" auziaren ikerketaren baitan eman zuen testigantza publiko egiteko agindu dute epaile federal batek, balore historikoa duela argudiatuta.
15 orritako txosten batean, Royce lamberth epaileak hainbat historialariri arrazoi eman die eta beraz, eurak eskatuta moduan, Nixonek 1975eko ekainean eman zuen testigantza publiko egiteko agindu du. Balio historiko handiko testigantza dela argudiatu, eta horrek sekretuan mantentzeko garrantzia gainditzen duela uste du epaileak.
Ez da ''berehala'' izango
Edozein kasutan, 297 orritan jasotzen den testigantza hori ez da berehala publiko egingo, izan ere, Estatu Batuetako Gobernuak epai hori errekurrituko duen erabaki behar baitu.
Barack Obamaren administrazioa dokumentu hori publiko egitearen aurka agertu zen, Nixonek bere testigantzan aipatzen zituen pertsonen pribatutasuna babestu behar zela argudiatuz.
Edozein kasutan, Lamberth epaileak gogorarazi duenez, Nixon duela 17 urte hil zen eta testigantzan aipatzen dituen politikarietako gehienak hilda egongo dira edo auziren gaineko deklarazio publikoren bat emango zuten liburuen edo elkarrizketen bitartez.
Gertaerak
Nixonek 1974ko abuztuaren 9an utzi zuen Estatu Batuetako presidentetza, Batzorde Nazional Demokratak Watergate eraikineko bulegoetan eskandalu politikoa sortu ostean, 1972ko akainaren 17an.
Izan ere, ikerketa baten ondorioz jakin ahal izan zen, Washington Hiriko Watergate bulegoen eraikuntzan bost gizon AEBetako Alderdi Demokrataren egoitza nagusiaren barruan lapurretan harrapatu eta atxilotu egin zituzten.
Ondoren, Watergate Batzordearen ikerketaren ondorioz jakin ahal izan zen lapurreta hori Richard Nixon buru zuen taldeak onartu eta bultzaturiko ekintzetako bat izan zela eta presidenteak horiek ezkutatu zituela.
Nixon, beraz, 1975eko akainaren 23an eta 24an 11 orduz ateak itxita elkarrizketatu zuten Californiako bere etxearen inguruan. "Washington post" egunkariak gogoratzen duen moduan, Estatu Batuetako presidente bat galdekatzen zuten lehenengo aldia zen.