Mundua -
Sizilian
25 etorkin hilda aurkitu dituzte, Lampedusara zihoan ontzi batean
Lehenengo hipotesien arabera, itsasontzian zihoazen etorkinak makina gelan kokatu zituzten eta motorrek askatutako gasek ito egin zituzten.
Erredakzioa
Italiako kostazainek 25 etorkizun hilda aurkitu dituzte ontzi batean. Nortasun agiririk gabeko beste 271 pertsonekin zihoazen, eta gaur goizaldean erreskatatu dituzte Lampedusa uhartean (Sizilia).
Ontziak 15 metro zituen, eta duela bi egun irten zen Libiatik. Ibilbidean motorra apurtu zitzaien eta etorkinek militarren txalupetara pasatu behar izan zuten.
271 pertsonak (tartean, 36 emakume eta 21 haur), beste ontzira eramateko lanak egiten ari zirela, 25 gorpu aurkitu zituzten makina gelan, kostazainek adierazi dutenez.
Lehenengo hipotesien arabera, itsasontzian zihoazen etorkinak makina gelan kokatu zituzten eta motorrek askatutako gasek ito egin zituzten.