Mundua -

Koronabirusa

EBk bi aste barru aztertuko ditu berriro neurri ekonomiko gehiago

Europar Batasuneko liderrek bideokonferentziaz egindako goi-bileran, Italiak eta Espainiak ekintza ekonomiko sendoagoa galdegin dute.

EBk bi aste barru aztertuko du berriro gaia. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
EBk bi aste barru aztertuko du berriro gaia
EBk bi aste barru aztertuko du berriro gaia. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko estatuburu eta gobernuburuek Eurotaldeari eskatu diote bi aste barru koronabirusak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko proposamenak aurkezteko; izan ere, Italiak eta Espainiak ekintza ekonomiko sendoagoa galdegin dute.

"Bi aste barru proposamenak aurkezteko eskatzen diogu Eurotaldeari. Proposamen horiek kontuan izan beharko dute COVID-19 gaitzaren inpaktua; ez du aurrekaririk, eta gure herrialde guztietan du eragina", dio EBko liderrek onartu duten adierazpen bateratuak. Bideokonferentziaz egin dute goi-bilera, eta sei ordu baino gehiago eman dituzte batzartuta.

EBko liderrek ez dute akordiorik itxi, beraz, eztabaidagai zituzten bi neurri nagusien gainean; ondorioz, berriro aztertu beharko dute euroguneko erreskate-funtsean esku hartzea, alegia, Egonkortasunaren Europar Mekanismoa, eta "koronabonuak" jaulkitzea, hau da, EBren zorra. Eurotaldeko ekonomia eta finantza ministroen zain dago dena.

"Aukera guztiak eztabaidatu ditugu, eta, konpromiso oso sendoan oinarrituta, ahaleginetan jarraitzea erabaki dugu. Prest gaude behar den guztia egiteko konponbide zuzena topatzeko, baina lanean jarraitu behar dugu", esan du Europako Kontseiluko presidente Charles Michelek, prentsaurrekoan, bilera amaituta.

"Mahai gainean dauden gainerako aukera guztiak eztabaidatzeko, atea zabalik dago", baieztatu du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Nazioartea Europar Batasuna Europako herrialdei buruzko albisteak Gaixotasunak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur COVID kasuak