Mundua -

Koronabirusa

Azken balantzea Italian: ia 1.000 hildako eta 6.000 kutsatu gehiago egun bakarrean

Txinan izan ziren hildako nahiz gaixo kopurua gainditu du jada Italiak. Agintariek ohartarazi dute oraindik ez dela pandemiaren maila gorena iritsi.

Milan. Argazkia: EFE
Milan.
Milan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiak orain arteko daturik okerrenak izan ditu ostiral honetan: ia 1.000 hildako eta beste 6.000 kasu gehiago egun bakarrean.

Babes Zibilak zabaldutako informazioaren arabera, azken 24 orduotan 969 pertsona hil dira koronabirusak jota eta 5.959 kasu baieztatu dituzte. Guztira, 9.134 lagun zendu dira eta 86.498 gaixo daude.

Gauzak horrela, Txinan izan ziren hildako nahiz gaixo kopurua gainditu du jada Italiak.

Halaber, Silvio Brusaferro Italiako Osasun Institutu Nagusiko presidenteak ohartarazi du oraindik ez direla pandemiaren maila gorenera iritsi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Italiako albisteak Osasun albisteak Koronabirusa