Mundua -

Afganistanen

AEBetako 31 soldadu eta 7 afganiar hil dira, helikoptero bat botata

2001ean Afganistanen sartu zirenetik, EABetako tropek izan duten istripurik larriena da.

NATOko tropek Afganistanen izandako istripurik larriena izan da. Argazkia: Efe.
38 soldadu hil dira, NATOko helikopeto baten aurkako eraso batean

00:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako 31 soldadu eta zazpi afganiar hil egin dira Afganistaneko erdialdean helikoptero bat erorita, talibanen kontrako operazio batean. Talibanen arabera, helikopteroa beraiek bota dute.

Afganistanen dauden AEBetako tropek jasandako ezbeharrik larriena izan da, 2001ean herrialdean indarrez sartu zirenetik. NATOk 133.000 soldadu dauzka Afganistanen, gehienak AEBetakoak.

Hamid Karzai presidente afganiarrak doluminak eman dizkio Barack Obama presidente estatubatuarrari, baita biktimen familiei ere.

"Aparatua gauean erori zen Maidan Wardak probintzian eta gertatutakoaren ondorioz AEBetako 31 soldadu hil dira eta Afganistaneko zazpi", iragarri du Karzaik komunikatu baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea