Mundua -

Zorraren krisia

AEBen 'zorrarekiko menpekotsasuna' gogor kritikatu du Txinak

Asiako herrialdea da AEBetako zorraren jabe nagusia. Ondorioz, bermeak eskatu ditu: nazioarteak dolarra ikuskatzea eta beharrezkoa izanez gero, "beste moneta egonkorrago bategatik" ordezkatzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinak gogor kritikatu du AEBetako Gobernua Standard &' || ' Poor''sek herrialde amerikarraren zorraren nota historian lehen aldiz jaitsi ostean. Txina AEBetako zorraren jabe nagusia da eta bere dibisa erreserben % 70 dolarretan dauka, hori dela eta bere interesen segurtasuna eskatu du.

Txinako Xinhua agentzia ofizialak editorial gogorra publikatu du. Horren arabera, notaren jaitsiera "AEBek zorrarekiko duten menpekotasunagatik eta etorkizunik gabeko borroka politikoengatik ordaindu beharreko zerga da".

"Txinak eskubide osoa dauka AEBei bere zorraren egituran dituen akatsak zuzentzea eta Txinak dolarretan dituen aktiboen segurtasuna bermatzea eskatzeko", esan du Xinhuak.

Era berean, "nazioarteak" AEBetako moneta "ikuskatzea" eskatu du. Ez hori bakarrik, Txinaren ustez egokia litzateke dolarra "moneta berri batengatik" ordezkatzea, "erreserba iraunkorra eta mundu mailan aseguratutakoa", eta mundu osoak dolarrarekiko duen menpekotasunarekin amaitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea