Mundua -

6 urte eta erdi kartzelan

Kartzelatik atera da Abu Ghraibeko torturen burua

Tratu txarrak, bere eginbeharrak ez betetzea eta seriean egindako erasoak eta ekintza lizunak egiteagatik kondenatu zuten Graner.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Charles Graner soldadu estatubatuarrak Irakeko Abu Ghraib kartzelako atxilotuei egindako abusu masiboak antolatu zituen, eta hamar urteko kondena batetik sei urte eta erdi bete ondoren Fort Leavenwortheko (Kansas) kartzela militarretik atera dute, Rebecca Steed Armada estatubatuarraren bozeramailearen arabera. Askatasun baldintzatuaren ofizial batek gainbegiratuko du Graner 2014ko abenduaren 25a arte.

Tratu txarrak, bere eginbeharrak ez betetzea eta seriean egindako erasoak eta ekintza lizunak egiteagatik kondenatu zuten Graner. Steedek esan duen arabera, portaera ona izateagatik askatu dute.

2004ko udaberrian atera ziren hainbat argazki. Hainbat soldaduk postura erabat sexualetan edo iraingarrietan jartzera behartzen zituzten presoak, eta baita zakurrekin mehatxatu ere.

Graner hainbat argazkitan agertzen zen. Hatz lodia goraka onarpena ematen piramidean ipinita zeuden Irakeko preso-pila baten aurrean edota hilotz baten aurrean barre egiten ikusten zitzaion.

Guztira hamaika pertsona (zazpi guardia eta lau soldadu) kondenatu zituzten gertakari hauengatik. Graner zen kartzelaratuta zegoen bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea