Mundua -

Indarkeria gora doa

Armadaren errepresioak beste sarraski bat eragin du Sirian

Oposizioaren arabera, azken astean 300 pertson ahil dira Haman. Hala ere, erregimenaren hitzetan, liskarrak milizia islamiarrek eta "talde terroristek" bultzatzen dituzte.

Dagoeneko 1.600 herritar hil dira iragan martxotik, errepresioaren ondorioz. Argazkia: EITB.
Siria: Oposizioaren aurkako errepresioa indartu du Al Assadek

00:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 pertsona inguru hil dira igande honetan Sirian, horitarik 38 Deir al Zor hirian, Armadak oposizioaren kontra egindako errepresioaren ondorioz, ekintzaile talde baten arabera.

"Hauek aurretiazko zifrak dira. Biktimen kopurua gora egiten ari da ordutik ordura, esan du Suhair al Atasi Siriako Iraultzaren Koordinaziorako Batasuneko kideak Damascotik telefonoz.

Deir al Zor hiriko 38 hildakoei beste 13 gehitu behar zaizkie, gutxienez, Hula hirian, Homsetik 30 kilometrora. Bi herri horiei blindatuekin eta tankeekin eraso egin diete igandeko lehen orduetan.

Deir al Zoreko erasoa Armadak Haman hiriari eraso egin eta astebetera gertatu da. Haman izan dira, hain zuzen, Bashar al Assad presidentearen kontrako protestarik sutsuenak, duela bost hilabete lehen manifestazioak hasi zirenetik.

1.600 herritar hil dira martxotik

Oposizioko iturrien arabera, azken astean 300 pertsona hil dira Haman errepresioaren ondorioz. Hala ere, erregimenaren hitzetan, liskarrak milizia islamiarrek eta "talde terroristek" bultzatzen dituzte.

Guztira, 1.600 siriar hil dira Al Assaden kontrako protestak hasi zirenetik, Giza Eskubideen aldeko talde baten arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea