Mundua -

Koronabirusa

AEBek 20.000 hildakoak gainditu ditu eta Frantzian 561 zendu dira egun bakarrean

Koronabirusagatik kutsatutakoak 542.028 dira Amerikako Estatu Batuetan. Frantzian, aldiz, 14.393 dira hildako pertsonak.

Polizia zaldi gainean, New Yorken. Argazkia: EFE
Polizia New Yorken. Argazkia: EFE
Polizia zaldi gainean, New Yorken. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuak da koronabirusagatik hildako gehien dituen herrialdea, baita COVID-19 kasu gehien dituena. Kutsatuta dauden pertsonak milioi erdi dira, eta 20.000tik gora hildakoak, igande honetan Johns Hopkins unibertsitateak eskaini dituen datuek diotenez. Hala ere, datu on bat ere badago, 400.000 baitira gaixotasuna gainditu dutenak.

Munduan, guztira 1.827.284 dira kutsatutakoak eta 113.031 hildakoak. Horietatik 21.489 pertsona Estatu Batuetan hil dira, 542.028 kasu eman direlarik. AEBek ia Espainiako (166.019), Italiako (156.363) eta Frantziako (133.667) datuak bat eginda beste kasu ditu.

Gainera, Amerikako Estatu Batuetan kutsatutakoen eta hildakoen datuek gora egingo dute gutxienez beste astebetez. New York da koronabirusak gogorren astindu duen hiria, 9.385 pertsona hil baitira eta 160.000 pertsona baitaude kutsatuta.

Frantziak beste 561 hildako erregistratu ditu egun bakarrean

Pandemia hasi zenetik igande honetara arte, COVID-19ak 14.393 hildako utzi ditu Frantzian, larunbatean baino 561 hildako gehiago erregistratu dituelarik, hango osasun agintariek informatu dutenez.

Azken 24 orduetan 315 pertsona hil dira ospitaleetan, martxoaren 29tik gaur arte erregistratu den datu baxuena. Ondorioz, datuek beheranzko joera azaltzen dute, iragan astelehenean 605 hildakoren zifra iragarri ostean, Osasun Saileko zuzendaritza nagusiak komunikatu baten adierazi duen bezala.

Bestalde, Frantziako osasun agintariek jakinarazi dute, beste 246 pertsona hil direla adinekoen egoitzetan, nahiz eta horrek ez duen esan nahi azken orduetan eman direnik, egoitza hauek datuak era mailakatuan jakinarazten baitituzte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Frantzia bideoak Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Koronabirusa olatu berria Frantziako Gobernua gaur