Mundua -

Protesten bigarren eguna

Londresen istiluek jarraitzen dute, zenbait auto eta dendei su emanda

Theresa May Barne ministro britainiarraren hitzetan, istilu horien arduradunak "gaizkile" arruntak dira. Momentuz, 215 atxilotu daude, baina kopuruak gora egitea espero dute.

Londres: Arpilatzeak eta erasoak Hackney auzora zabaldu dira

01:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lewishaneko eta Peckhameko auzoetan, Londreseko hego-ekialdean, kale indarkeriaren istiluek jarraitzen dute. BBC Erresuma Batuko telebista kateak jakitera eman duenez, kaleak itxi eta dendetan kalteak eragin eta zenbait ibilgailuei su eman diete.

Londreseko auzorik gatazkatsuenetarikoa den Hackeneyn (mendebaldean) ere izan dira larubat gauerdian hasi ziren istiluak.

Lewishameko auzoan, autobus bati sua eman diote, Londreseko garraio zerbitzuko bozeramaile batek azaldu duenez.

Halaber, istiluak Birminghameko auzora zabaldu dira. Poliziak jakitera eman duenez, zenbait dendek erasoak jaso dituzte.

Bigarren protesta egunean, dendak ixtea erabaki dute saltzaile askok, Hackneyko eta Brixtoneko auzoetan, bereziki, Poliziak hala gomendatu dielako edo harrapaketen beldur direlako.

Gutxienez, 215 atxilotu eta 25 inputatu

Theresa May Barne ministro britainiarraren hitzetan, istilu horien arduradunak "gaizkile" arruntak dira eta epailearen aurrean eramateko hitza eman du.

Momentuz, 215 atxilotu daude, baina kopuruak gora egitea espero dute. Downing Streeteko bozeramaile batek jakitera eman duenez, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak bertan behera utziko ditu oporrak eta Londresera itzuliko da.

Istiluak Londreseko auzo desberdinetatik zabaldu dira igande honetan Tottenhamen (Londreseko iparraldean) indarkeria olatu bat piztu zenean. Indarkeria honek 115 milioi euroko kalteak eragin zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea