Mundua -

Analisia

Arrazismoa eta ezberdintasun soziala, nahasketa txarra

Arrazagatiko diskriminazioa arrazoi nagusietako bat da, baina horri gehitu behar zaio etorkizunik ez dutela sentitzen duten gazteen haserrea.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasiera batean bazirudien Londresko istiluek arrazagatiko tentsioekin lotura zutela. Ez da lehenengo aldia Londresen Poliziak gazte beltz bat hil eta jendea, frustrazioa agertuz, kalera irten dela.

Baina istiluak orain, arrazarekin lotutako arazoak ez dauden auzoetara eta hirietara zabaldu direla jakin denean, bestelako azalpenak bilatu behar zaizkio gertatzen ari denari. Arrazagatiko diskriminazioa arrazoi nagusietako bat da baina horri gehitu behar zaio etorkizunik ez dutela sentitzen duten gazteen haserrea.

David Cameron lehen ministroaren Gobernua, murrizketa programa zorrotza ezartzen ari da gastu publikoaren gainean eta unibertsitate tasen igoera handiak, esaterako, ezinezkoa egiten du auzo marjinaletako gazteek unibertsitatera joan ahal izatea.

Espainiako suminduek modu baketsuan erantzun badute ere, Erresuma Batuan bortizkeriaz erantzutera eraman ditu frustrazio horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea