Mundua -

Setioa Gadafiri

Gutxienez 85 lagun hil dira Libian, NATOko aire-eraso baten ondorioz

Gadafiren aldekoen kontrolpean dagoen Jana albiste agentzia ofizialak jakitera eman duenez, biktimen gehiengoa emakumeak eta haurrak dira. Honen esanetan, "talde-sarraskia" izan da.

Libia: Gutxienez 85 hildako NATOren erasoan

00:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 85 lagun hil dira astearte honetan Zlitenen, Tripolin (Libia), NATOko hegazkinek egindako erasoaldi baten ondorioz, Gadafiren aldekoek kontrolatzen duten Jana albiste agentzia ofizialak jakitera eman duenez.

Agentziak iturri militarrak aipatu ditu eta horien arabera, biktimen gehiengoa emakumeak eta haurrak dira eta jazotakoa "talde-sarraskia" izan da.

Majer auzoaren kontra izan da aire-erasoa eta bertan hamarna lagun izan dira zauritu. Janak iragarri duenez, hiru dolu egun agindu ditu Libiako Gobernuak.

Moussa Ibrahim Tripoliko Gobernuaren bozeramaileak baieztatu duenez, 12 familia desberdinetakoak ziren biktimak, 33 haur, 32 emakumezko eta 20 gizonezko, zehazki.

"Hiriari erasoa egin diote Zliteneko hegoaldetik matxinoen sarrera ahalbidetzeko. Lehenengo obusak iritsi direnean, biztanleek euren etxeetara ihes egin dute eta bertan hil egin dira", gaineratu du bozeramaile honek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea