Mundua -

Istiluak manifestazioan

39 zauritu eta 273 atxilotu Txilen, ikasleen manifestazioaren ostean

Rodrigo Ubilla Txileko Gobernuko idazkariordeak adierazi duenez, manifestazioak 70.000 eta 80.000 pertsonen artean bildu ditu. Horietako 2.000 pertsona desordena publikoa eragiteko bakarrik joan dira.

Istiluak ikasleen manifestazioan. EFE
Istiluak ikasleen manifestazioan. EFE

Ikasleen protesta Txilen: 39 zauritu eta 300 atxilotu

02:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 39 pertsona (23 poliziak dira) zaurituak izan dira eta 273 pertsona atxilotuak izan dira astearte honetan Santiagon izandako ikasleen manifestazioan.

Rodrigo Ubilla Txileko Gobernuko idazkariordearen esanetan, manifestazioak 70.000 eta 80.000 pertsonen artean bildu ditu. Ubillak adierazi duenez, horietako 2.000 persona desordena publikoa eragiteko joan dira.

Txileko Unibertsitateko Ikasleen Federazioak (FECH) eta tokiko zenbait komunikabidek adierazi zutenez, hasiera batean ia 100.000 pertsonek hartuko zuten parte manifestazioan, baina Karabineroek erdira txikiagotu zuten zifra. Hau izan da hiru hilabete baino gutxiagotan egiten den laugarren manifestazioa.

"Elkarrizketaren garaia dela uste dugu", adierazi du Ubillak. Orain, atxilotuei bide judizialak egozten dizkieten ala ez zehaztu behar da. Atxiloketak ibilgailuak erretzeagatik, polizia-etxe bat erasotzeagatik eta lapurretak egiteagatik izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea