Mundua -

Koronabirusa COVID-19

482 hildako gehiago Italian, aste honetako kopururik txikiena

Guztira, 23.227 pertsona hil dira Italian otsailaz geroztik. Hala ere, ospitaleratuen eta kutsatuen kopuruak beheranzko joerari eutsi dio.

175.000 kutsatu baino gehiago daude Italian Argazkia: EFE
175.000 kutsatu baino gehiago daude Italian
175.000 kutsatu baino gehiago daude Italian Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 23.227 lagun hil dira Italian koronabirusarekin, azken 24 orduetan beste 482 hildako gehiago izan ostean, joan den igandeaz geroztik izandako kopururik txikiena, Italiako Babes Zibileko arduradunek jakinarazi dutenez.

Otsailaren 21az geroztik, 175.925 pertsona kutsatu dira COVID-19 birusarekin, azken 24 orduetan 3.491 gehiago, hain zuzen ere. Testetan positibo eman dutenak, berriz, 107.771 dira (809 gehiago).

Ospitaleratuei dagokienez, beheranzko joerari eutsi dio (atzo baino 779 gutxiago), guztira, 25.007. Zainketa intentsiboetan, berriz, 2.733 gaixo daude, ostiralean baino 79 gutxiago, hortaz, ospitaleen gaineko presioa arindu da. Etxeetan isolatuta 80.031 lagun daude.

Bestalde, gaitza gainditu dutenak 44.927 dira, horietatik 2.200 azken 24 orduetan. Larrialdi egoera hasi zenetik, 175.925 koronabirus kasu izan dira (azken 24 ordukoak 3.491 dira). Guztira, 1.305.833 test egin dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Italia Osasun albisteak Koronabirusa