Mundua -

Koronabirusa

Italian hildakoak 24.648 dira, eta 528tan jaitsi dira egungo positiboak

Azken egunean beste 534 pertsona hil dira koronabiruaren ondorioz eta 2.729 kasu berri erregistratu dira.

Campidoglio enparantza (Italia). Argazkia: EFE.
Campidoglio enparantza (Italia)
Campidoglio enparantza (Italia). Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italian 24.648 pertsona hil dira koronabirusarekin, azken 24 orduetan 534 izan ostean, azken hiru egunetan baino kopuru handiagoa, eta 528tan jaitsi dira egungo positiboak.

Bigarren egunez murriztu egin dira gaur egun positibo diren pazienteak, eta atzo aurreko egunean baino 20 gutxiago izan baziren gaur 528 dira, 107.709 kasuraino, Babes Zibilaren datuen arabera.

Otsailaren 21ean Italian agerraldia detektatu zenetik, guztira 183.957 kutsadura-kasu izan dira; hau da, 2.729 kasu gehiago astelehenetik, aurreko egunetik baino zertxobait gehiago, baina hedapenaren murrizketaren egungo joeraren barruan.

Horietatik 51.600 sendatu dira dagoeneko, astelehenean baino 2.723 gehiago, eta kopuru horrek marka hautsi du otsailaren 21ean herrialdean larrialdia hasi zenetik, datu ofizialen arabera.

Behera egiten jarraitzen dute ospitaleratuek (772 gutxiago 24 ordutan) eta zainketa intentsiboetako ospitaleratuek (102 gutxiago atzokoarekin alderatuta). 81.104 pertsona, hau da, % 75, etxean isolatuta daude, sintomarik gabe edo sintoma arinekin.

Lombardia eskualdea da kaltetuena, 67.931 kutsatze erregistratu ditu eta 12.579 hildako, eta Emilia Romagna (23.092 kutsatze guztira), Piemonte (21.955) eta Veneto (16.404) ditu atzetik.

Babes Zibilaren agiriaren arabera, 1.450.150 proba egin dizkiete herrialde osoko herritarrei, koronabirusarekin kutsatuta ote zeuden ikusteko.

Italiako Gobernua maiatzaren 4tik aurrera berriro zabaltzeko estrategia prestatzen ari da, eta neurrien artean txertoa jarri arte maskarak erabiltzea bultzatzea egongo da.

Azken egunotan, pertsonen mugikortasuna ahalbidetzen denean test masiboak egiten jarraitzea aholkatu du Babes Zibilak, pandemia berriro ez zabaltzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Italia Osasun albisteak Koronabirusa