Mundua -
Errepresioa
Segurtasun indarren tiroek gutxienez 16 lagun hil dituzte, Sirian
Hamaika Ksir hirian (erdian), hiru Deir al Zuren (ekialdea) eta beste bat Latakian (ipar-mendebaldea).
Erredakzioa
Siriako Armadak botatako tiroek gutxienez hamasei pertsona hil dituzte herrialdeko hainbat tokitan. Horietatik hamaika Ksir hirian, Homs probintzian (erdia), Lekuko Koordinazioko Batzordearen bozeramaileak esan duen arabera.
Hozam Ibrahim aktibistak azaldu duenez, gainontzeko biktimak beste bi herrietan aurkitzen dira; hiru pertsona Deir al Zurren (ekialdea), eta bat Latakian (ipar-mendebaldea).
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea