Mundua -
Alerta humanitarioa
Espainiak 5,8 milioi euro gehiago bidaliko ditu Afrikako Adarrera
Horrez gain, herrialde horietan gosetea geldiarazteko Ameriketako Estatu Batuak 17 milioi euro gehiago bidaltzea erabaki du.
Erredakzioa
Estatuko Nazioarteko Lankidetzaren idazkariak, Soraya Rodriguezek, ostegun honetan iragarri duen arabera, 5,8 milioi euro gehiago (adostutako 25 milioien barne daude) bidaliko dira Afrikako Adarreko herrialdeei laguntzeko; azken 60 urteetan izandako lehorte larriena da.
Gainera, Rodriguezek esan duenez, Somaliako biktimak artatzeko duten arazo nagusia, hara iristea da. Bertan, Al Shabaab gerrilla islamistak eta Somaliako Transizio Gobernuaren Armadak, aurrez aurre daude.
Dolo Adoko kanpamenduan (Etiopia) egunero 1.200 errefuxiatu izatetik 200 izatera jaitsi dira, baina Dadaaben (Kenia) egunero 1.200 pertsona berri heltzen dira, esan du idazkariak.
Bestalde, herrialde horietan gosetea geldiarazteko Ameriketako Estatu Batuak 17 milioi euro gehiago bidaltzea erabaki du.