Mundua -

Errepresioa, Sirian

Siriatik ateratzeko eskatu die Frantziak hiritarrei

Martxoan protestak hasi zirenetik, gutxienez 1.772 zibil eta segurtasun-indarreko 410 kide hil dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriatik ateratzeko esan die Frantziak bertako frantziarrei, indarkeria gero eta gogorragoa delako, Kanpo Arazoetako ministerioaren webgunean irakurri daitekeen arabera.

"Sirian dauden frantsesei ibilgailu komertzialak erabiliz bertatik ateratzeko gomendatzen zaie", adierazi du ministerioak. Eta bertatik ateratzea lortzen dutenei Damascoko Frantziako enbaxadari horren berri ematea eskatzen diete.

Martxoan protestak hasi zirenetik, gutxienez 1.772 zibil eta segurtasun-indarreko 410 kide hil dira, Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren azken datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea