Mundua -

Hauteskundeak AEBn

Bachmann AEBetako presidentetzarako inkestaren irabazlea izan da

Biltzarkidea Ron Paulen aurrean jarri zen 200 boto gehiagorekin, alderdiak 1979tik Iowan ospatzen duen bozketa ez-ofizial honetan.

Bachmann ultrakontserbadorea AEBetako presidentetzarako inkesten irabazlea

00:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tea Party alderdiko Michele Bachmman biltzarkideak, AEBn 2012an ospatuko diren hauteskundeen hautagai errepublikanoa da. Alderdiak 1979az geroztik Iowan antolatzen duen bozketa ez-ofizialaren irabazlea izan da.

Bachmannek irabazi zuen baina Texaseko hautagaiak bakarrik bera baino 200 boto gutxiago lortu zituen.

Bozketaren edizio honetan 16.892 boto eman ziren, pasaden edizioan aldiz, 14.300 boto. Bachmannek 4.823 boto lortu zituen, Paulek 4.671 eta Pawlentyk 2.293 boto.

Iowako bozketa honek hauteskundeetarako hautagai ahulenak alde batean uzten ditu eta gogorrenak nortzuk izan daitezkeen ezagutzeko balio du. Bachmannek irabazten duen lehen aldia da eta honako hau proba garrantzitsua izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea