Mundua -
Liskarrak Erresuma Batuan
Kaleko indarkeriarekin 'zero tolerantzia' agindu du Cameronek
1.580 pertsona atxilotu dituzte dagoeneko Londresen izandako liskarrengatik, eta herrialde osoan guztira 2.000 atxilotu baino gehiago daude.
Erredakzioa
Lehen ministro britainiarrak, David Cameronek, esan duenaren arabera, Gobernuak Erresuman Batuko kaleko indarkeriarekin, bandekin, arpilatzaileekin eta liskarrak eragin nahi dituztenekin "zero tolerantzia" agindu du.
Cameronek uste duenez, poliziaren taktikek "ez zuten funtzionatu" hasieran, eta New York eta Los Angeleseko komisario ohi bat, Bill Bratton, kontratatu du lehen ministroak; banden inguruko gaiekin lagunduko eta aholku emango dio. Fitxaketa horrek kritika gogorrak jaso ditu polizia britainiarraren aldetik. Esan dutenez, Ameriketako Estatu Batuetako hainbat zonaldetan egin zuen lan Brattonek eta 400 banda inguru daude horietan.
1.580 pertsona atxilotu dituzte dagoeneko Londresen izandako liskarrengatik, eta horietatik 892 auzipetu dituzte, poliziaren datuen arabera. Eta herrialde osoan guztira 2.000 atxilotu baino gehiago daude.
Gaur atxilotuek deklarazioak egiten jarraituko dute, eta horien artean, 17 eta 26 urteko bi mutil daude; Croydon auzoan gizon bat hiltzea egotzi diete.