Mundua -
Hauteskundeak Argentinan
Cristina Fernandezek botoen % 50 lortu du Argentinako primarioetan
Agintari peronista Gizarte Garapenaren Elkartasuna alderdiko Ricardo Alfonsin eta Fronte Zabala alderdiko Eduardo Duhalde presidente ohiaren aurretik jarri da.
Erredakzioa
Cristina Fernandez Argentinako presidenteak hauteskunde primarioak irabazi ditu botoen % 50,18ekin, egunsenti honetan botoen erdia baino gehiago zenbatu ostean.
Fernandez Garaipenaren Fronte alderdiko buruak 38 punturekin handitu du bigarrenarekin zuen abantaila. Ricardo Alfonsin Gizarte Garapenaren Elkartasuna (UDESO) akderdiko buruak bigarren postua lortu du botoen % 12,39 lortuz. Eduardo Duhalde presidente ohiak botoen % 12,21 lortu du.
Fernandez argentinarrak eskertu ditu "beste behin ere" bere haitagaitzan jarritako konfiantzagatik. "Lana eta esfortsuaren aitorpena da", esan du.
UDESOko hautagaiak presidentetza lortzeko lanean jarraituko dutela adierazi du. Duhaldek aldiz, lortutako emaitzak ikusita poztasuna erakutsi du.