Mundua -
Atentatua
60 hildako baino gehiago, Iraken izandako atentatu boladan
Horietako 40 lehergailu batek eta bonba-auto batek eztanda egin ostean hil dira, Kit hiriko azokan, Bagdadeko hego-ekialdean. Zaurituen artean emakumeak eta umeak daude.
Erredakzioa
Gutxienez 66 pertsona hil dira eta 230 pertsona inguru zauritu Irakeko hiri ezberdinetan izandako atentatuetan. Agintariek Al Kaidako talde batzuei leporatu dizkiete atentatuak.
Hildakoetatik 40 lehergailu batek eta kotxe bonba batek eztanda egin ostean hil dira, Kut hiriko merkatuan, Bagdadeko hego-ekialdean. Dhiyauddin JalilekOsasun saileko zuzendariaren arabera, zaurituen artean emakumeak eta umeak daude, eta batzuen egoera larria da.
Leherketak bata bestearen ondoren izan dira eta kalte handiak eragin dituzte azokan eta jabetza pribatu batzuetan.
Atentatu gehiago
Bestalde, gutxienez zortzi pertsona hil dira eta beste 14 zauritu bonba-auto batean zegoen suizida batek udaleko eraikin bat eraso ostean. Gertaera Diyala probintziako Jan Bani Saad hirian, Bagdadeko ipar-mendebaldean.
Gainera, gutxienez hiru polizia hil dira eta beste hamar zauritu suizidak Tikrit hirian egindako atentatu batean, Bagdadeko iparraldean. Suizidek tiro egin diete eraikin bat zaintzen ari ziren segurtasun-agenteei, isilgailua zuten pistolak erabilita . Ondoren erasotzaile eta poliziaren arteko liskarrak hasi dira.