Mundua -

Analisia

Bashar El Assaden hitzek ez dute deus ere balio

Martxoan altxamendua hasi zenetik, 2.000 pertsona inguru hil dira. Nazio Batuek txosten baten arabera, hildako, zauritu eta torturatuen artean dozenaka haur daude.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuek iragarri dute Ban Ki-Moon idazkari nagusiari promes egin diola Basahr El Assad, Siriako presidenteak, amaitzera doazela herrialde hartan demokrazia eskatzen ari direnen aurkako erasoaldiak.

Ez dago garbi zer ari den gertatzen Sirian, atzerriko kazetariei ateak itxita dauzkalako Gobernuak. Hala ere, ez dago zalantzarik, armadak tankeak erabili dituela, Sirian alderdik alde zabaldu diren protestak itotzeko.

Giza eskubideen aldeko zenbait erakundek uste dute, martxoan altxamendua hasi zenetik, 2.000 pertsona inguru hil dira. Assad eta Banen arteko elkarrizketa hau baino ordu batzuk lehenago, Nazio Batuek txosten bat argitaratu dute esanez hildako, zauritu eta torturatuen artean, dozenaka haur daudela.

Izan liteke txosten honek eraginda Assadek ziurtatzea geldiarazi egingo dituela bere erasoak.

Arazoa da SIRIAko presidenteak dagoeneko ez duela sinesgarritasun apurrik. Amnisia bat ere iragarri zuen, salbuespen egoeraren amaiera ere bai eta baita hauteskundeak ere. Horrelakorik ez da ezer gauzatu. Beraz, izan liteke Nazio Batuei hitz eman diena ASSAD-ek denbora irabazteko beste amarru bat izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea